Apirilaren 7an Ranking Joe abeslari beteranoa izango dugu Psilocybenean. Jamaikako Sound Systemen urrezko garaian hezita, 70ko hamarkadan hasi zuen ibilbide artistikoa Kingstonen. "Fast Style" joeraren barruan lortutako arrakastak mundu osoan zehar eraman du Ranking Joe. Euskal Herrian hainbat aldiz abestutakoa da, beti giro paregabea sortuz riddim klasiko eta modernoen gainean kantatuz.
Gonbidatu berezi bezala General Lee jamaikarra izango dugu ere. Ranking Joerekin duen harreman estua eszenatokian ere nabaria izango da, Psilocybenea aretoko jaialdian.
Ranking Joe eta General Lee-ren emanaldian, Bad Sound System taldeko Selektah Stepi izango dugu musikaren arduradun, 3. aldiz elkar topatzen dutela eszenatoki gainean, Stepi Moskutarra eta Jamaikar artista handi hauek.
Gaualdia berotzen joateko, 22:00tatik aurrera, Urbi Selektah eta Mountain sound izango ditugu kontroletan.
Reggae gaua paregabea, Hondarribiko Psilocybenea Aretoan...
Ongi etorri!!!!