Posted on 2010-05-29 by eleumi

BLOODSEEKERS TALDEAK DISKA BERRIA AURKEZTUKO DU

ALAMBRADA, ETXEKO TALDE GAZTEAREKIN EMANGO DU EMANALDIA LARUNBAT HONETAN PSILOCYBENEAN

BloodSeekers taldeak kaleratu berri duen diska psilocybenean aurkeztuko du, Maiatzaren 29 larunbatean emango duen kontzertuaren bitartez. Haiekin batera, psilocybeneako Alambrada talde gaztea izango dute lagun.

BloodSeekers-en diska hau, maketaren ondoren grabatutako aurreneko lan luzea da. Musikak eboluzio nabaria jasan badu ere, tinko eusten diote "Odola, Sexua eta Rock'nRollaren" garrari. Grabaketak Mikel Ugarte-ren (MIK studioak) eskutik joan dira, 2009ko uda partean.

BloodSeekers
Alambrada



Posted on 2010-05-21 by eleumi

NUEVA VULCANO + VAGUE ANGELS + MANTISA

Gaur gauean psilocybenean, kontzertu paregabeaz disfrutatzeko aukera izango dugu Nueva Vulcano (BCN, Cat) Bcore etxeko taldearen eskutik.

Laguntzaile moduan, Mantisa talde zarauztarra entzungo dugu aurrenik, haien diska berriaren aurkezpenean, eta ondoren Vague Angels taldea edukiko dugu. Azken hauek, Nueva Vulcano taldearekin batera eskenatokia konpartituta joko dute, emanaldi labur batean.



Posted on 2010-05-04 by eleumi

KONTZERTU EGUN ALDAKETA!!

BIDE ERTZEAN ETA BALERDI ERDIren kontzertuaren eguna oker iragarri dugu

BIDE ERTZEAN eta BALERDI ERDI taldeek psilocybenean joko duten kontzertuaren data oker iragarri dugu. Hasiera batean larunbata maiatzak 8rako iragarri bagenuen ere, OSTIRALA 7an izango da emanaldia.

Honetaz gain, gure MySpace zerbitzariak ez digu uzten data berri gehiagorik gehitzen ez eta aurrez aipaturiko akatsak zuzentzen ere.

Barkatu sortutako eragozpenengatik. Espero dugu, ostiralean agertzeko arazorik ez sortzea.

Ostiral arte!



Posted on 2010-05-01 by eleumi

2.OLEARSO FESTIBALA

HONDARRIBIKO MUSIKA FESTIBALAREN 2.EDIZIOA

Aurtengoan, Olearso Festibalaren edizio berri bat izango da Hondarribian Maiatzaren 1ean. Eskuinean, Olearso Kultur Guneko kideek antolatutako kontzertuen kartel potentea ikus dezakezue.

Olearso Kultur Gunea eratu berri den elkarte bat da, zeina bere helburua era guztietako kultur jarduerak Hondarribian burutzea den baina baita Irun eta Hendaian ere, azken finean Olearson. Kultura garaikidea bere alor guztietan bultzatu eta sustatu. Bertako eragile kulturalei beraien jarduerak burutzen erraztu eta arestian aipaturiko jarduerak gune eta azpiegitura kulturaletan egin daitezen bideratu.

2008ko maiatzean, aurreneko Olearso Musika Festibala burutu genuen Hondarribian. Aukera polita izan zen KulturGunea ezagutzera eman eta jendea erakartzeko. Denetara 7.000 pertsona inguru gerturatu ziren kontzertutara, jaialdiaren bi egunak kontutan hartuz. Arrakasta haundia izan zuen dudarik gabe. Etorri ziren guztiek oso ondo pasa zuten, eta maila internazionaleko eta euskal mailako taldeetaz gozatzeko aukera izan genuen herrian bertan. Aipatu beharra dago Barricada, Delorean, Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika edo Sorkun bezelako talde haundiak gure herrian ikusteak ilusio haundia egin zigula, izan ere Hondarribia oso herri musikazalea da. Azkenik, Asian Dub Foundation taldea ikustea kriston oparia izan zen festibalean lan egin zuen jende guztientzat.


Festibala hondartzako parkinean egingo da aurtengoan ere, karpa erraldoi baten babespean. Espero dugu aurtengo edizioan, eguraldia lagun izatea aurrekoan izan zen moduan.

Non: Hondartzako aparkalekua, Hondarribia (Gipuzkoa).
Noiz: 2010eko Maiatzaren 1ean - 18.30etatik aurrera.
Sarrerak: 23/25€.


Informazio gehiago:
Web: www.olearso.com
Blog: olearsokulturgunea.blogspot.com



Posted on 2010-03-31 by eleumi

BIDEHUTS 3.URTEMUGA

BI EGUNEKO FESTA ANTOLATU DUGU DISKETXEAREN URTEMUGA OSPATZEKO

Luxuzko zita antolatu dugu familia artean, bidehuts etxearen lanak ezagutzera emateko asmoz.
Bidehutseko lagunen hitzetan:

"Egutegia begiratu, eta Aste Santu hasiera hori markatu dugu. Lehen bi egunak. Martxoaren 31 eta Apirilaren bata.
Tokiarekin zalantza gutxi, zerbait beroa nahi genuen, intimoa ere, soinu onekoa eta agertoki txukuna izango zuena. Hondarribiako Psilocybenea."


Hauxe Plana: PSILOCYBENEA ARETOA, Hondarribia

Martxoak 31, gaueko 10etan
GORA JAPON
ANARI

Apirilak 1, iluntzeko 8tan
Pintxoak eta musika
Gaueko 10etan
WILLIS DRUMMOND
AUDIENCE


100 sarrera jarriko ditugu aldez aurretiko salmentan eta beste 100 lehiatilan bertan salduko dira. Sarrerek aldez aurretik zein bertan 8 euroko prezioa izango dute. Aldez aurretikoak erosteko modua honakoa da. denda@bidehuts.net helbidera email bat bidali eta zenbat sarrera nahi dituzun esanez eta zenbat diru eta nola ordaindu behar duzun erantzunez idatziko dizugu.
Sarrerak egunean bertan lehiatilan jasoko dituzue. Behin ordainketa jasoa gure mezu bat jasoko duzu eragiketa baieztatuz.

Info gehiago:
bidehuts.net



pag: 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10