Posted on 2009-05-30 by eleumi

PSILOFESTA IURRITAN

PSILOCYBEKO TALDEEK KONTZERTUA ESKAINIKO DUTE OIARTZUNGO ARETOAN

INOIZ EZ
LUZ DE PUTAS
LOS STUPEFACTOS

Data: Maiatzak 30 larunbata
Tokia: Iurrita, Oiartzun



Posted on 2009-05-04 by eleumi

BLOGGER & FACEBOOK

PSILOCYBENEAK BERE KOMUNIKAZIORAKO SAREAK ZABALTZEN JARRAITZEN DU

Ezkara atzean geratuko!

Psilocybenearen esteka berriak:

BLOGGER: http://psilocybenea.blogspot.com

FACEBOOK: http://www.facebook.com/profile.php?id=1682967064


Info gehiago...
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Fotolog: http://www.fotolog.com/psilocybe_aretoa
YouTube: http://www.youtube.com/psilocybenea



Posted on 2009-05-02 by eleumi

GAZTEMANIAK!

PSILOCYBENEA ARETOA GAZTEMANIAK ARETO-SAREAN SARTU BERRI DA

Maiatzak 10 igandea 20:00tan - Grand Archives + The Wooden Birds (Gaztemaniak! kontzertua)

GAZTEMANIAK!

Psilocybeneak dela gutxi lortu du Gaztemaniak! zirkuitoaren barruan sartzea. Gaztemaniak! Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da kultura musikala hedatu eta bertako taldeak sustatzeko helburuarekin sortua. 1994.urtetik dago funtzionamenduan eta hilabetean kontzertu bat antolatzen dute haien sarearen barne dauden aretoetan zehar. Momentu honetan dauden aretoak hauek dira: Gazteszena (Egia, Donostia), Zarauzko Gaztelekua, Arrasateko Gaztetxea eta Oņatiko Gaztelekua. Aretoen sare honen parte izateko, akordioa Foru Aldundia eta Hondarribiko Udalaren artean sinatu behar izan da (guk asko insistitu ondoren). Akordio hau sinatu aurretik, gaztemaniak-ekoek aretoaren ezaugarriak aztertu zituzten, baldintza tekniko/akustiko eta segurtasunezko guztiak betetzen dituela ziurtatzeko.

Zer egiten du Gaztemaniak-ek? Haien funtzionamendua modu azkar batean azaltzeko: haiek izugarrizko talde onak ekartzen dituzte (atzerritik normalean), haien eskutik doaz gastu guztiak (taldeei ordaindu, afaria, egonaldia...) eta guk aretoa jartzen dugu. Printzipioz, urtean 2-3 kontzertu antolatzeko konpromezua hartu dute. Hortaz, urria-abendua bitartean espero dugu beste 2 data antolatzeko aukera edukitzea. Gaztemaniak programa aukera interesgarria da Psilocybenearentzako, gure izena ezagutzera emateko eta herrira punta-puntako taldeak ekartzeko.

Hauek dira Gaztemaniak-ek 1998tik gipuzkoako aretoetara ekarri dituen talde handienetako batzuk (asko gerora bihurtu dira ezagunak eta beste batzuk gaur egun dabiltza haien momenturik onenean): Mark Lanegan, Subsonics, Eels, Hooverphonic, Godspeed You! Black Emperor, Nada Surf, Iron & Wine, Xiu Xiu, Micah P.Hinson, Feist...

Web: http://www.gaztemaniak.net/
MySpace: http://www.myspace.com/gaztemaniak





Posted on 2009-04-29 by eleumi

AGENDA MAIATZA'09

Datozen datak aretoan

Maiatzak 10: Grand Archives (Seattle, WA, USA) + The Wooden Birds (Austin, TX, USA)

Gaztemaniak-ekin batera antolatutako kontzertua.

Maiatzak 22: Above the Tree (Italia) + On Benito (Bera, Nafarroa)



Posted on 2009-04-26 by eleumi

SOLD OUT

SEXTYSEXERS ETA LOBO ELECTRICO

Sarrerak agortuak atzo bigarren aldiz psilocybenean. Eskerrik asko azaldu ziren guztioi eta barmamena sartzeko gogoekin geratu ziren guztioi.

Aupa Sextys eta aupa Lobo!



pag: 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10